St. Gallen (Suitza)
Belar altuak ez du inguruak ikusten uzten. Hala ere garaiko bizitasuna erraz antzeman daiteke, udaberrian edonon bait dago.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Belar altuak ez du inguruak ikusten uzten. Hala ere garaiko bizitasuna erraz antzeman daiteke, udaberrian edonon bait dago.
St. Gallen (Suitza)
Zelai bat lorez betea udaberri bukaera heldu denean. Loreak oraindik ugari daude. Belarra fresko eta berde-berde dago. Naturaren motorra berotzen ari da.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hodeiek topografia aberatsa dute, biribildurez eta tontorrez beteak.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hodeiak ez dira ur masa hutsalak. Ertzak ere badituzte eta eguzkiak argiztatuta inola baino hobeto nabari da.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hegalei esker egiten du hegaz abioiak. Metalezko hegazti erraldoia izanda ere, lortzen du aireak garraiatzea hodeietaraino eta gorago.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hodeia hemen eta ura urrunean? Mundua aldrebez dagoela ematen du. Horrelakoa da hegazkinez bidaiatzearen magia.
Goiuri (Euskal Herria)
Lore gorriek kolore biziz apaintzen dute belardi berdea.
Goiuri (Euskal Herria)
Arbolen artean arbola gehiago. Baso zabala baino ez dago ikusgai.
Goiuri (Euskal Herria)
Udaberriak loreak nonahi utzi ditu. Lore txikiak belar artean hazten dira larreak bere koloreez apainduz.
Goiuri (Euskal Herria)
Alanbrezko ate hesiak apenas nabaritzen dira baina baserria mugatzen dute, zatitu. Behar bati erantzuten diote baina naturak ez du behar hori ulertzen.
Goiuri (Euskal Herria)
Hesi xume honek zer zaintzen du? Zelaiak gorde egiten ditu abereek belar goxoa jan ahal izan dezaten. Atzeko mendiek eta basoek ez dute hesirik behar.
Goiuri (Euskal Herria)
Zelaiak haranean, Gorbeia mendia urrunean eta tartean baso zabal-zabala. Natura bere hoberenean.
Oro (Euskal Herria)
Pagadiak badu berezko izaera: itzal sakonak, hosto lehorrak nonnahi. Zaila zaie beste landare motei bertan ugaritzea eta talde homogeneotan elkartzen dira arbola hauek.
Oro (Euskal Herria)
Arbolaren azpian, hostoen azpian, itzalean.
Oro (Euskal Herria)
Argi kontrara ikusitako arbolen profila, baserriaren profila da. Zuhaitz bakanduak, sastrakak eta zelaiek utzitako neurri bateko hutsunea.
Oro (Euskal Herria)
Paretazko harrien artean eta iskina batean dagoen argindarra neurgailu kutxari irribarre sinpatikoa jarri diot norbaitek. Jarri dion hori sinpatikoa izango al da ere? Ziurrenik beste inorri irribarrea eragitea izango zuen helburu. Horrek sinpatikoa bihurtzen du.
Oro (Euskal Herria)
Banku honek zatar itxura dauka. Goroldioak jan behar du eta esertokiak forma galduta dauka. Itxura nahiko zatarra, alajaina.
Oro (Euskal Herria)
Goroldioak estali behar du eserleku hau. Zergatik haziko da metalezko eserlekuan? Hezetasun handia egongo al da? Edo gutxi erabilia izango al da?
Oro (Euskal Herria)
Eserleku huts bat aurkitu dut. Belar ebaki berridun zelai batean dago. Bere gainazalean goroldioak hazten dira. Bertan atseden hartuko dut.
Oro (Euskal Herria)
Belardi erdian eseri eta haran zabala bere osotasunean ikusteko aukera ematen du. Arratsalde pasa mordo egingo zituen norbaitek hemen.