St. Gallen (Suitza)
Berde bizi hau goroldioak ematen dio basoari. Hezeak eta ospelak diren txokoak konkistatzen diut. Bere biguntasunak basoaren alfonbraren itxura ematen dio.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Berde bizi hau goroldioak ematen dio basoari. Hezeak eta ospelak diren txokoak konkistatzen diut. Bere biguntasunak basoaren alfonbraren itxura ematen dio.
St. Gallen (Suitza)
Arbolek argia maite dute, beste landareen modura. Bizitzeko ezinbestekoa bait dute. Energia ematen die eta energia hori behar dute elikagaiak biltzeko eta eraldatzeko. Gauza asko gertatzen dira izaki hauen egitura zurrunen barnean. Horregatik dira bizidunak.
St. Gallen (Suitza)
Altuak, zuzenak hazten dira basoko izaki handienak. Lurrazpiko elikagaiak eta eguzkiko argia elkarbanatzen ikasi dute elkarrekin hazteko.
St. Gallen (Suitza)
Pagadi basati batean arbolak enbor fin eta luzekoak dira. Batera hazi eta lurrazpiko lehengaiak, zein zeruazpiko argia, elkarbanatzen dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Arrantzalearena lantegi bakartia da. Inor ez du inguruan eduki nahi. Arrainengatik lehian ez ibiltzearen nahiagatik edo.
St. Gallen (Suitza)
Aspalditik dago urez inguratutako etxola bat hemen. Ur gaineko etxola bat eraikitzeak zer helburu izango du? Urtegi erdiko patsadaz gozatzea? Uraren bidea behatzea?
St. Gallen (Suitza)
Moreak, horiak eta kolore gehiago dituzte gure larreetako loreek. Udaberrian, bizitza zikloa berritzen denean, atentzioa deitzeko lehia bizian aritzen dira.
St. Gallen (Suitza)
Haizearen mende, balantzaka daude loreak eta belar hostoak.
St. Gallen (Suitza)
Erleak bueltan dira neguko hotzaren ondoren. Erlauntza barruan negu luzea eman ondoren, orain garaia da janari freskoa eta goxoa aurkitzeko. On egin!
St. Gallen (Suitza)
Belar altuak ez du inguruak ikusten uzten. Hala ere garaiko bizitasuna erraz antzeman daiteke, udaberrian edonon bait dago.
St. Gallen (Suitza)
Zelai bat lorez betea udaberri bukaera heldu denean. Loreak oraindik ugari daude. Belarra fresko eta berde-berde dago. Naturaren motorra berotzen ari da.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hodeiek topografia aberatsa dute, biribildurez eta tontorrez beteak.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hodeiak ez dira ur masa hutsalak. Ertzak ere badituzte eta eguzkiak argiztatuta inola baino hobeto nabari da.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hegalei esker egiten du hegaz abioiak. Metalezko hegazti erraldoia izanda ere, lortzen du aireak garraiatzea hodeietaraino eta gorago.
Hegazkinetik (Airean nonbait)
Hodeia hemen eta ura urrunean? Mundua aldrebez dagoela ematen du. Horrelakoa da hegazkinez bidaiatzearen magia.
Goiuri (Euskal Herria)
Lore gorriek kolore biziz apaintzen dute belardi berdea.
Goiuri (Euskal Herria)
Arbolen artean arbola gehiago. Baso zabala baino ez dago ikusgai.
Goiuri (Euskal Herria)
Udaberriak loreak nonahi utzi ditu. Lore txikiak belar artean hazten dira larreak bere koloreez apainduz.
Goiuri (Euskal Herria)
Alanbrezko ate hesiak apenas nabaritzen dira baina baserria mugatzen dute, zatitu. Behar bati erantzuten diote baina naturak ez du behar hori ulertzen.
Goiuri (Euskal Herria)
Hesi xume honek zer zaintzen du? Zelaiak gorde egiten ditu abereek belar goxoa jan ahal izan dezaten. Atzeko mendiek eta basoek ez dute hesirik behar.